miércoles, 22 de diciembre de 2010

Gaztelua

Teknologia sekulako erreminta da, baina batzutan ordutako lana pikutara bidali dezake. Ezjakintasunak eragiten du, batez ere ikasi ez bada... Kontua da gure lana eginda dagoela, baina azkeneko klikak atzera bidaltzen digu. Eta, orain zer? (2010/12/22)


Arazoak arazo, azkenean lortu dugu bideoa youtuben eskegitzea. Ez dakit eskegi gabe ez ote zegoen hobe, baina bueno...
Esan behar da edizioan bakarrik ez, grabatzean ere arazoak izan genituela. Urtubiako "jaunak" kasik kotxearekin harrapatu gintuen, handik bota baino lehen... Oso atsegina izan zen. Hortaz, irudiak ez dira beste mundukoak, bertan segitzea ez baitzen ideia ona. Gaizki hasi ginen eta gaizki bukatu. A ze komeriak!

Hona hemen, gehiago luzatu gabe, atera zaiguna:

1 comentario:

  1. Pena da, Ander. Baina, lasai, errakuntzen bidez ikasten baita aurrera egiten. Ez duzue utzi behar izan azken unerako argitaratzeko. Beste batzuek egin duten bezala, tutoretza orduetan laguntza bila etortzea da egokiena. Gaur egun, Web 2.0ko teknologia erraz-erraza da. Ordenagailuko programak ere erabilterrazak dira. Litekeena da ordenagailuaren problema izatea. Bilatu nondik sortu den problema...

    ResponderEliminar