miércoles, 12 de enero de 2011

Errotulazioaren garrantzia

Telebistan errotulazioak berebiziko garrantzia du. Hasiera batean apaingarri soila eman badezake ere, esaterako, albiste bat ematerako orduan funtsezko osagarria da gaur egun. Izan ere, begietatik dena sartzen zaigu, eta aurkezlearen itxuraz edo hark dioenaz areago, hainbat datu osagarri derrigorrezkoak ditugu, albistearen nondik norakoez jabetuko bagara behintzat. Hartara, errotulazioa ondo egitea ere oso garrantzitsua da. Ez da berdina, eta bi adibide aipatze aldera, azpititulu batzuk beltzean edota gorrian jartzea, edota pantailaren goialdean edo behealdean. Inola ere ez. Errotulazioek nahasgarri baino argigarri izan behar dute, eta horregatik, albistea osatzea dute funtzio, eta inondik ere ez, albistea baldintzatzea, ikuslea galduaraztea

Honetan, normala denez, hedabide bakoitzak bere irizpide eta gustuak ditu. Eta, hala, batzuek errotulazio karga handia jartzearen aldeko apustua egiten duten artean (AEBtako komunikabideetan oso ohikoa da), ETB bezalakoek, errotulazio soil eta bakanagoak nahiago izaten dituzte. Kontuak kontu, argi dagoena da, denek ala denek ikusten dituztela beharrezko, eta hori zerbaitegatik izango da.



EITBren eredua


CNNren eredua, Estatu Batuetako hedabideen ereduaren ispilu

domingo, 2 de enero de 2011

Julian Assange kalean da

Julian Assange Wikileaksen sortzailea abenduan atxilotu zuten, baina hainbat gorabeheren ostean, berriz ere kalean da. Hori bai, baldintzapean. Hona hemen xehetasun gehiago:

Gonzalo Martín EHUn

Gonzalo Martín ikusentzunezko komunikazioan aditua da. EHUn izan zen abenduaren erdi partean antolatutako WEB.TV seminarioan hitzaldi bat ematen eta internetek telebista egiteko modua nola aldatu duen izan zuen hizpide.

            Komunkabideen mundua ideia baten bidez laburtu zuen: eskasia eta oparotasuna. Binomio horren bidez, interneteko bitartekoen eta gainontzekoen arteko desberdintasunak azaldu zituen. Hala, internetek mugagabeko informazio jario bat eskaintzen du komunikabide konbentzionalen laburpen beharraren aurrean. Egunkari batek ezin ditu nahi adina orrialde inprimatu, esaterako. Eskasia du, bestela esanda. Halaber, internetek mundu osoa eskura jartzen dio erabiltzaileari eta mobilaz grabatutako irudi batzuek ailegaera itzela izan dezakete. Horren erakusgarri aipatu zuen “Alive Baghdad” webgunea, non hedabide arruntak jaso ezin zezaketen errealitatea erakusten zuen erabiltzaile soil batek. Hori baita internetek ekarri duen beste berritasunetako bat, alegia, ez dela hain kontrolaerraza. Jada, zentsura-makinariek ezin dute informazioa nahi bezala maneiatu lehenago gertatzen zen bezala.

            Bestalde, internetek negozioa egiteko modua nola aldatu duen aipatu zuen Martinek. Gaur egun, serieak nahi denean ikusi daitezke, eta kapitulu bat galtzeak ez du esan nahi seriearen haria galduko duzunik. Hedabideek interneten eskuragai jarri dituzte euren edukiak, eta baita DVDetan ere, konturatu baitira horrek oraindik eta ikusle gehiago erakartzen dituela produktu horiek ikustera. Egia da, Martinek dioen bezala, horren kaltean oraindik ere interneten nolabaiteko “prekariotasuna” dagoela, irudiak ez baitu urrutitik ere telebistaren kalitatea. Baina, horren trukean, ikusleari, erabiltzaileari burujabetza ematen diote, eta nahi duena, nahi duenean eta publizitate gabe ikusteko aukera ematen diote. Ez hori bakarrik, publizitaterik balego, abisatu egiten dute aurrez, eta telebistan katea aldatzeko gonbita litzatekeena, botere helarazpena da interneten. Horrela, negozioa ikusleko egiten du hedabideak, egindako klik bakoitzeko, eta ez, telebistan bezala, sartutako publizitate karga bakoitzeko. UruTV izan zen formula horren aitzindari, eta gaur egun telebisten ohiko jardunaren bilakatu da.

            Martinek esan zuen moduan, serie bakoitza, azken finean, etekin fabrika bat da eta horren inguruan egiten da lan. Interneten bakoitzari bere plataforma eskaintzen zaio.