domingo, 2 de enero de 2011

Gonzalo Martín EHUn

Gonzalo Martín ikusentzunezko komunikazioan aditua da. EHUn izan zen abenduaren erdi partean antolatutako WEB.TV seminarioan hitzaldi bat ematen eta internetek telebista egiteko modua nola aldatu duen izan zuen hizpide.

            Komunkabideen mundua ideia baten bidez laburtu zuen: eskasia eta oparotasuna. Binomio horren bidez, interneteko bitartekoen eta gainontzekoen arteko desberdintasunak azaldu zituen. Hala, internetek mugagabeko informazio jario bat eskaintzen du komunikabide konbentzionalen laburpen beharraren aurrean. Egunkari batek ezin ditu nahi adina orrialde inprimatu, esaterako. Eskasia du, bestela esanda. Halaber, internetek mundu osoa eskura jartzen dio erabiltzaileari eta mobilaz grabatutako irudi batzuek ailegaera itzela izan dezakete. Horren erakusgarri aipatu zuen “Alive Baghdad” webgunea, non hedabide arruntak jaso ezin zezaketen errealitatea erakusten zuen erabiltzaile soil batek. Hori baita internetek ekarri duen beste berritasunetako bat, alegia, ez dela hain kontrolaerraza. Jada, zentsura-makinariek ezin dute informazioa nahi bezala maneiatu lehenago gertatzen zen bezala.

            Bestalde, internetek negozioa egiteko modua nola aldatu duen aipatu zuen Martinek. Gaur egun, serieak nahi denean ikusi daitezke, eta kapitulu bat galtzeak ez du esan nahi seriearen haria galduko duzunik. Hedabideek interneten eskuragai jarri dituzte euren edukiak, eta baita DVDetan ere, konturatu baitira horrek oraindik eta ikusle gehiago erakartzen dituela produktu horiek ikustera. Egia da, Martinek dioen bezala, horren kaltean oraindik ere interneten nolabaiteko “prekariotasuna” dagoela, irudiak ez baitu urrutitik ere telebistaren kalitatea. Baina, horren trukean, ikusleari, erabiltzaileari burujabetza ematen diote, eta nahi duena, nahi duenean eta publizitate gabe ikusteko aukera ematen diote. Ez hori bakarrik, publizitaterik balego, abisatu egiten dute aurrez, eta telebistan katea aldatzeko gonbita litzatekeena, botere helarazpena da interneten. Horrela, negozioa ikusleko egiten du hedabideak, egindako klik bakoitzeko, eta ez, telebistan bezala, sartutako publizitate karga bakoitzeko. UruTV izan zen formula horren aitzindari, eta gaur egun telebisten ohiko jardunaren bilakatu da.

            Martinek esan zuen moduan, serie bakoitza, azken finean, etekin fabrika bat da eta horren inguruan egiten da lan. Interneten bakoitzari bere plataforma eskaintzen zaio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario