Honen harira, badira hainbat RSS-iturri biltzen dituzten guneak. Batekin nahikoa ez, eta iturri asko bateratzen dituzte euren RSSan. Beraz, sekulako erremintak dira. Hala, kazetarientzako interesgarri izan daitekeen blog hau topatu dut: http://www.10000words.net/2008/10/20-essential-rss-feeds-for-multimedia/Bertan, kazetarien jardunaz aritzen diren web-orri interesgarri askoren azken artikuluak azaltzen dira. Iruditzen zait interesgarria izan daitekeela kazetaritzaren munduan interesa duen edozeinentzat zein artikulu kaleratu diren jakin ahal izatea, bila ibili behar izanik gabe. Hori bai, ingelesezko iturriak dira eskaintzen direnak.
Hizkuntzarekin handikapa dugunok, sarri ingelesa baztertu egiten dugu nagikeria hutsagatik, beldurra ematen baititgu testuok irakurri beharrak eskatuko digun esfortzuan pentsatze hutsak. Baina, eskura emateak bilatzearen lana behintzat errazten digula aitortu behar da. Alferroi aitzakiak bukatzen ari zaizkigu sarean... RSSak, hortaz!
No hay comentarios:
Publicar un comentario