Lehengoan Gorka Jakobe Palaziok Madrilen eman zuen hitzaldi bat entzun eta ikusteko aukera izan genuen. Arazo tekniko askotxo eta atzerapen bat tarteko, hainbat informazio-flash jasotzeko aukera izan genuen etxeko ordenagailutik adi geunden ikusentzuleok.
Unibertsitateen etorkizunaz jardun zen irakaslea. Internet eta informatika direla irakas-sistema berrien giltza esan zuen, eta horiexei heldu behar diela kalitatezko irakaskuntza eskaini nahi duen zentru orok. Informatikan gastu txikia, sekulako inbertsioa izan daiteke ikasleen etorkizunean, eta horretaz ohartu ez dena berandu dabil honezgero. Zbyte gutxi batzuk, ikasle askoren lana bil dezakete eta ez dago hori baina ezagutza-gordailu hoberik. Horixe zen Palaziok aldarrikatzen zuena eta saldu zuena. Arbelari kainoiak tokia egin behar dio, eta fotokopiei internet-konexioak.
Halaxe da: Internetek sekulako ezagutza-ozeanoa jarri du gure eskura eta bertan igeri egitea baina hoberik ez dago gorputza jakituriaz bustitzeko. Jakin egin behar, ordea, eta horretan pedagogia handia egin beharra dago. Ur-handitan sartzeko, aurrez txikitan jarduten jakin behar da eta, hartara, unibertsitateek erantzukizun handia dute ikasleei pausu hori taxuz ematen laguntzeko. Noski, ikasbide zaharrak ez dira ahaztu behar. Inola ere ez! Garena zerbaitegatik gara, eta horregatik liburu eta informazio-iturri "zaharrei" errespetua eta kultoa zor diegu. Baina, internetena mundu berri xamarra den arren, sekulako abiaduran doa. Eta, horregatik, zenbat eta lehenago maneiatzen eta probexten ikasi, orduan eta hobeto prestatuta egongo gara komunikazioaren gaurko erronkei aurre egiteko.
Eta, azkenik, Interneten munduak irekia izan behar duela aldarrikatu zuen Palaziok, hau da, nolabaiteko eduki esparru publiko bat. Jakina da sareko informazio asko pribatizaturik dagoela kontraseña edo erregistropean, baina... zer esan? Kapitalismoaren mundu honetan, azken finean, internet gizartearen ispilua ere bada. Eta, zeinek saltzen du berea ezeren trukean??
No hay comentarios:
Publicar un comentario